Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek Thembi Kgatlana aurrelari hegoafrikarra fitxatu du

2018an Afrikako jokalaririk onena izendatu zuten

There are no reactions yet. Be the first!

Thembi Kgatlana SD Eibarko fitxaketa berria da. 24 urteko aurrelari hegoafrikarra internazionala da bere selekzioarekin, eta 2018an Afrikako jokalaririk onena izendatu zuten. 

Ameriketako Estatu Batuetako ligan aritu zen Houston Dash taldearekin, Txinako Beijing BG Phoenixen eta azken taldea Portugalgo Benfica izan du.

Denboraldi amaierara arte sinatu du Eibarrekin, eta taldeak Ibedrola Ligan maila mantentzea izango du helburu.