Kluba
Eibarrek Ruben Lobato jokalari fidelizatu gisa fitxatu du
25 urteko ezker hegaleko atzelaria libre dator eta 2022ra arte sinatu du
Eibarrek Ruben Lobato jokalari fidelizatu gisa fitxatu du. 25 urteko ezker hegaleko atzelaria, Real Oviedoko filialetik dator, Oviedo Vetustatik, eta libre iritsi da. Madrilgo Atleticoko harrobian ibilitakoa, Bigarren B Mailan esperientzia du. Izan ere, 71 neurketa jokatu ditu maila horretan.
Madrilen jaioa, Ruben Lobatok Oviedo Vetustan, Meridan, Fuenlabradan, Lealtaden, Pontevedran eta Madrilgo Atleticon aritu da, eta 2022ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du.