Skip to main content
EU
Kluba

Eibarrek Quique Gonzalez aurrelaria 2024ra arte fitxatu du

29 urteko Valladolideko jokalariak 17 gol egin ditu azken denboraldian RC Deportivorekin

Quique González Eibarko jokalari berria da. 29 urteko Valladolideko aurrelaria RC Deportivotik dator, eta klub armaginak bere klausuletako bat ordaindu behar izan du. Bost denboraldirako kontratua sinatu du, 2024ko ekainaren 30ra arte. 

1990ko maiatzaren 16an jaioa, Gonzalezek denboraldi bikaina burutu du Galiziako taldean. Izan ere, 17 gol egin eta bi asistentzia eman ditu jokatu dituen 39 partiduetan. 

RC Deportivo, Osasuna, Almería, Racing, Guadalajara, Valladolid Promesas eta Logroñés taldeetan aritutakoa da, besteak beste, eta Bigarren Mailan esperientzia handiko gizona da, 184 neurketa jokatu ditu-eta. Lehen Mailan debuta egitea zer den ere badaki, 14/15 denboraldian Almeriarekin hiru norgehiagoka jokatu baitzituen.