Eibarrek Madrid CFFren aurka galdu du IPuruan
Eibarri Ipuruan irabaztea kostatzen ari zaio nahiz eta amaiera arte borrokatu, eta Laura Caminoren gola egindako lanaren sari txikia izan da amaieran
Eibarrek 1-2 galdu du Ipuruan Madrid CFFren aurka, Eibarrek azkenera arte borrokatu duen arren, bisitariak nagusi izan diren partidan. Ez dio utzi Madrid CFFri porteria hutsarekin alde egiten Laura Caminok 90. minutuan sartutako golari esker.
Armaginak bolada on batetik zetozen, etxetik kanpo bi garaipen eta etxean berdinketa bat lortuta, jaitsiera postuetatik are gehiago urruntzeko puntuak batuz. Hori bai, gauzak erraz jarriko ez zizkion aurkari zuzen bat aurkezten zen, bisitari gisa zuen bolada txarra eteteko gogoz, garaipenik gabe eta atea hutsean uztea lortu gabe. Lehena lortu du, baina bigarrena ez.
19. minutuan, Andrea Alvarezek eskuarekin ukitu duen jokaldi bat area barruan, eta Madrid CFFren aldeko penalti batekin amaitu du; izan ere Mirallesek Mónicaren noranzkoa asmatu arren, ez du baloia gelditzea lortu. Eibar suspertzen saiatu da, eta berdinketaren gola bilatu du, baina ez du zorte handirik izan. Ipurua kostatzen ari zaio Eibarri denboraldi honetan, eta nahiz eta puntu garrantzitsuak lortu ez du bigarren jardunalditik garaipenik lortu.
Hori bai, Eibar borrokara atera da bigarren zatian, egoerari buelta emateko ideiak oso argi zituela. Zati hau bi taldeentzako aukera handirik gabe hasi da, baina azken tartean Eibar behin eta berriz saiatu da, eta zortea lagun, partidaren amaieratik gertu, Laura Caminok gol ederra sartu du, talde armaginaren lana saritzeko, hein batean behintzat.
El próximo fin de semana, el equipo de Yerai Martin viajará a Tenerife.