
Kluba
Eibarrek denda ofiziala eta bazkidearen arreta-zerbitzua berrirekiko ditu aurretiko hitzorduarekin
Orsaixan gunearen hasiera bateko ordutegia 09:30etik 13:30era izango da
Orsaixan guneak ateak irekiko ditu bihartik aurrera (denda eta arreta-zerbitzua) baina beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea.
Aste honetan arreta zerbitzuaren ordutegia goizez izango da, 09:30etik 13:30era. Hitzordua telefonoz (943 20 18 31) edo posta elektronikoaz eskatu ahal izango da, hurrengo helbideetan: socios@sdeibar.com eta store@sdeibar.com.
Klubak beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko ditu langile zein erabiltzaileen arteko kutsatzea ekiditeko.