Lehen Taldea
Eibarrek datorren astean hasiko du 2020-2021 aurredenboraldia
Armaginek asteazkenean egingo dituzte PCR probak eta ostegunean hasiko dira entrenamenduak
Eibarrek datorren astean ekingo dio 2020-2021 aurredenboraldiari, PCR probak eta lehen entrenamendu saioak eginez.
Armaginek PCR probak egingo dituzte asteazkenean, hilaren 12an, eta lehen entrenamendu jardunaldia hilaren 13an, ostegunean, egitea aurreikusi dute.
Lehen lan astea ostiralean (goizean Atxabalpen eta arratsaldean Ipuruan) eta larunbat goizean (larunbatean) osatuko da.
Gaur egun, Jose Luis Mendilibarrek 18 jokalari ditu, aurreko denboraldiko taldean kontratua dutenak, eta horiei talde ezberdinetan lagatako jokalariak eta lehen taldearekin aurredenboraldia egingo duten sei filial gehitu behar zaizkie.