Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek bostgarren aldiz jarraian gehitu du etxetik urruti

Emakumezkone lehen taldeak berdinketa lortu du Adejen UD Teneriferen aurka, 84. minutura arte 0-1ari eutsi eta gero

There are no reactions yet. Be the first!

Eibarrek berdindu egin du Adejen UD Teneriferen aurka, armaginek defentsan egindako lan bikainari esker, eta, honenbestez, etxetik kanpo jarraian irabazten duten bosgarren partida da, Atletico Madrilen aurka berdindu eta Levante Badalona, Real Madril eta Athletic Cluben aurka hiru garaipen lortu ostean. Neurketako lehen gola Carmen Alvarezek egin du, penaltiz. Blomek berdindu du markagailua, 84.ean.

Lehen ordu laurdena baino ez da igaro Eibarrentzat aukera argi bat suertatu denean. Monnecchi suziri bat bezala zihoan Noelia Ramosen ate aldera. UD Teneriferen jokalari batek area barruan geldiarazi nahi izan zuen, baina sarrera arriskutsu batek Eibarren aldeko penaltia ekarri du. Carmen Alvarez izango zen jaurtiketaren egilea, Eibarrera itzuli zenetik titular gisa jokatu duen lehen partidan.

Lehen zatia parekatua izan da, baina Tenerife markagailua berdintzen saiatu da behin baino gehiagotan, zorterik gabe eta baita Eibarrek defentsan egindako lan onaren ondorioz ere. Era berean hasi da bigarren zatia ere, eta Eibarrek gogotsu ekin dio partidari, edozein aukera aprobetxatzeko asmoz. Tenerifek ekinean jarraitu du, 70. minutuan, korner jaurtiketa baten ostean, Babajideren erremate bat goitik joan denean, langa urratuz. Aukera gehiago izan ditu etxeko taldeak bigarren zati honetan, baina Eibarren arean ez du zulorik aurkitu.

70. minutuan, Carmen Alvarez golaren egilea Esperanza Pizarroren ordez atera da zelaira, eta Eibarrek ez du aurkariaren ateari begira asmatu. Eibarrek defentsan lan ona egin arren, bukaerari begira minutu gutxiren faltan markagailua berdintzea lortu du UD Tenerifek, Blomen bitartez, 84.ean. Hortik aurrera, Eibarrek lerroak itxi ditu, eta markagailua ahalik eta gehien defendatzea izan du helburu, Eibarrera itzultzeko maletan puntu oso baliotsua lortzeko.