Lehen Taldea
Eibarrek Ander Cantero atezaina fitxatzeko akordioa itxi du
SD Eibarrek akordioa lortu du Ander Cantero atezaina fitxatzeko. Bihar IMQn, klubeko Aseguratzaile Mediko Ofizialean, azterketa medikoa egingo du, eta ondo bidean, arratsaldean sinatuko du kontratua, Klub armaginak CD Lugorekin eta Vila-realekin, jokalariaren eskubideak dituzten bi taldeekin, erabateko adostasuna du. Horrela, Cantero (Iruñea, 1995) SD Eibar taldearen hamaikagarren fitxaketa izango da.
Osasunako harrobian hazitakoa, Canterok talde nafarraren beheko mailetan jokatu du, Zamora, Real Madril C, Vila-real B, Majalahonda eta azken bi denboraldietan CD Lugon. Atezain nafarrak 41 partida jokatu zituen Galiziako taldearekin aurreko denboraldian, 51 gol jasoz eta 12 partidatan atea hutsean utziz.
Ander Canterok hiru denboraldirako sinatu du, 2024ko ekainera arte, eta asteartean La Nuciako stagean izango da.