Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibarrek Alavesen aurka galdu du (2-1)

Armaginek bi gol jaso dituzte atsedenalditik bueltan eta punturik gabe itzuli dira Gasteizetik

Eibarrek Alavesen aurka galdu du Ligako 23. jardunaldian. Armaginek ezin izan dute punturik gehitu Mendizorrotzara egindako visitan. Bigarren zatia hasi eta berehala jasotako golek lehia erabaki dute etxekoen alde. Norgehiagokaren amaieran Mendilibarren mutilak ahalegindu badira ere, ez dute etxera punturik eramateko aukerarik izan.

Lehen zatia kontrolpean izan du Eibarrek. Jokoa Alavesen zelaian garatu da eta baloi jabetzaren bitartez Pachecoren ate ingurura iristen ahalegindu dira eibartarrak. Bien bitartean, Alavesek ez du kontragolpera ateratzeko aukerarik izan. Atsedenaldia gertu zela, ordea, etxekoek lehen zatiko abagune bakarra izan dute Ximo Navarrok area kanpotik egindako jaurtiketa batean. Dmitrovic adi egon da jaurtiketa aldaratzeko.

Lehen zatian egindako merituak, aldiz, bigarren zatia hasi eta berehala desagertu dira. Izan ere, hamahiru segundu behar izan ditu zelairatu berri zen Lucas Pérezek armaginen huts egin batez baliatzeko eta Alaves markagailuan aurreratzeko. Kolpeari buelta emateko denborarik gabe, etxekoen bigarrena iritsi da jarrain. Oraingo honetan, Burkek errenta handitzea lortu du Aleix Vidalen pasea jaso eta gero.

Neurketako azken txanpan, Orellanak errenta murriztea lortu du jaurtiketa bikain baten ondoren. Denbora gutxi geldizen bazen ere, eibartarrak berdinketaren bila ahalegindu dira baina etxekoak ondo moldatu dira defentsa lanetan. Hori dela eta, Eibarrek ez du punturik gehitzea lortu du Mendizorrotzan.