Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 2-1 irabazi dio UDGTeneriferi eta garaipen garrantzitsu bat lortu du etxean

Jimena López eta Nerea Gantxegi izan dira golegileak

Eibarrek bi eta huts irabazi du UDGTeneriferen aurka Primera Iberdrola Ligako 28.jardunaldian. Horrela, armaginek garaipen garrantzitsu bat lortu dute eta hiru puntu eskuratu dituzte etxean.

Dorronsonrorenak  oso ondo lehiatu dute partida guztian zehar. Armaginen lehen gola bosgarren minutuan iritsi da. Jimena Lópezek taldea aurreratu du neurketa hasi eta bereala. Armaginak lehian jarraitu dute eta 41. minutuan bigarrena egiteko aukera izan dute. Llompartek falta bat jaurti du eta Jimenaren errematea gutxigatik atera da.

Bat eta huts markagailuan amaitu da lehen zatia. Bigarren zatia hasi eta minutu gutxitara Natalia Ramosek penaltiz sartu du UDGTeneriferen gol bakarra.

Armaginek lehian jarraitu dute hiru puntuak etxean geratzeko asmoz. Esti Aizpuruak Eibarren aldeko bigarren gola egiteko aukera izan du baina atezainak gola ekidin du. Partida bukatzear zegoenean, 83. Minutuan, M. Rodriguezek falta bat jaurti du eta Nerea Gantxegik bigarren gola egin du Eibarrentzat.

Horrela, talde armaginak hiru puntu garrantzitsu lortu dituzte etxean.