Skip to main content
EU
Lehen Emakumezkoen Taldea

Eibarrek 1-3 galdu du Real Madrilen aurka itxura ona emanez

SD Eibarko emakumezkoen lehen taldeak 1-3 galdu du Real Madrilen aurka, Iberdrola Lehen Mailako seigarren jardunaldian. Dorronsororen neskek presio altua egin dute partida osoan, eta zelaiaren kontrola izan dute, batez ere lehen zatian, baina Real Madrilek penaltiz bigarren zatian sartutako bi golek eta hamar minutu faltan egindako hirugarren bat berdinketa ezineskoa bihurtu dute.

Neurketaren lehen zatia oso parekatua izan da. Armaginak eraso egiten hasi dute partida, gol aukerak sortuaz. Sheila Elorzak aukera on bat izan du buruz egindako erremate batekin. Llompart ere saiatu da bat faltaz ateratako jaurtiketa batekin, baina ezin izan dute baloia sareetara bidali.

David Aznarren neskak bigarren zatiko lehen minututan aurreratu dira bi penalti gol bihurtuz. Kosovare Asllanik sartu ditu bi penaltiak.. Minutu batzuk beranduago Thembik 1-2 egin du armaginentzat, baina berdinketaren bila ari zirela, Marta Cardonak egindako hirugarrek golak garaipena eman dio Real Madrili.