Eibarko Futbol Eskolan izena emateko epea zabalik
2014 eta 2016 urteen artean jaiotako mutilek eta 2013 eta 2016 urteen artean jaiotako neskek eman dezakete izena
SD Eibar Fundazioaren Futbol Eskolan izena emateko epea gaur, ekainak 18, asteartea, ireki da 2014 eta 2016 bitartean jaiotako mutil eibartarrentzat eta 2013 eta 2016 artean jaiotako neskentzat.
Izen-ematea irailaren 9ra arte egongo da zabalik eta izena emateko esteka honetan agertzen den formularioa bete behar da.
Urtetik urtera neskek Futbol Eskolan duten presentzia handitzen ari da, inskripzio guztien % 25 osatzen baitute, hau da, 2020-2021 denboraldiko datuekin alderatuta, % 50 igo da.
Futbol Eskolan izena emateko nahitaezkoa da Eibarren edo Futbol Eskolarik ez duen Gipuzkoako beste udalerri batean erroldatuta egotea. Era berean, beharrezkoa da Gipuzkoako Mutikirolan izena emanda egotea (Eskola Kirola).
Urteko kuota 288 €-koa da, eta hilean 144 €-ko bi kuotatan ordainduko da denboraldian zehar (lehenengoa 2024ko urrian eta bigarrena 2025eko otsailean).
Futbol Eskolan izena emandako ahizpa edo anaia bat dutenek % 50eko deskontua izango dute bigarren neba-arrebaren kuotarekiko.
Kuota honetan entrenamendurako ekipazio osoa (galtzak, kamiseta eta galtzerdiak), partidarako ekipazio osoa (galtzak, kamiseta eta galtzerdiak), jertse bat eta kirol-poltsa bat sartzen dira.
SD Eibarko Futbol Eskola futbol eskola baino askoz gehiago da. 200 haur baino gehiago dira gure Oinarrizko Futbolaren aurreko lehen maila. Gainera, alderdi sozial eta hezitzaile garrantzitsua duen proiektua da, giza balioetan oinarritutako hezkuntzan oinarritua.
Emakumezkoen Futbol Eskola Alaitz Seoanek koordinatzen du eta gizonezkoena Gorka Amutxastegik.
ENTRENAMENDUEN ORDUTEGIAK
Entrenamendu saio guztiak Ipuruako Anexo Zelaian izango dira.
Gizonezkoak 2014: astelehenetan, 17:15etik 18:30era
Gizonezkoak 2015: astearteetan, 17:15etik 18:30era
Gizonezkoak 2016: asteazkenetan, 17:15etik 18:30era
Emakumezkoak 2013-2016: ostegunetan, 17:15etik 18:30era