Skip to main content
EU
Kluba

Eibar-Urko, martxan

Eibarren bigarren filialak irailaren 11n ekingo dio denboraldiari

Eibar-Urko, armaginen bigarren filialak, aurredenboraldiko entrenamenduak hasi ditu.  Gipuzkoako Ohorezko Mailako txapelketaren hasiera iraileko bigarren asteburuan izango da

Iñigo Perezek talde honetako entrenatzaile gisa errepikatuko du eta bere talde teknikoan Egoitz Leturiondo (bigarren entrenatzailea), Jon Gómez (prestatzaile fisikoa), Igor Miguel (atezainen entrenatzailea), Iker Isasti (ordezkaria) eta Nestor Laca (fisioterapeuta) izango ditu.
23 jokalarik osatzen dute taldea, horietatik 8k aurreko denboralditik jarraitzen dute, 7k Gazte A Mailatik igo dira eta beste 8k jokalari berriak dituzte: Jon Garcia (Danok Bat), Iurgi Artola (Antiguoko), Ekaitz Pascual (Danok Bat), Fran Ruiz (Racing), Alex Hidalgo (Numancia), Aitor Galarza (Tolosa), Haimar Marcos (Tolosa) eta Ekain Etxebarria (Danok Bat).
Eibar-Urkok zortzi prestaketa partida jokatuko ditu, lehenengoa abuztuaren 6an Fanderian (Errenteria) Touringen aurka.