
Eibar Kopan (1980-1985)
Lehen Mailako taldeen itzulera Ipuruara; armaginak Hirugarren Mailako talde nagusi bilakatu ziren
Laurogeigarren hamarkadaren hasieran, Eibar Hirugarren Mailako talde nagusi bilakatu zen eta Kopan Lehen Mailako hiru talderen aurka jokatu zuen: Osasuna, Malaga eta Athletic Club.
Erregional Preferentean hiru urte eman eta gero, armaginak Hirugarren Mailara itzultzea lortu zuten. Lehen urtetan mailari eutsi eta gero, 1977an sortu berri zen Bigarren B Mailara igoera lortzeko lanean hasi ziren.
Javier Alcantararen (80-81) eta Jose Mari Arrizabalagaren eskutik (81-84), ostera bi igoera lortuko zituen talde eratzen joan zen. Lehena, 1986an iritsi zen Junjo Arrieta gidaritzapean zela. Entrenatzailea 1984an iritsi zen klubera.
1980-1981
Lehen kanporaketa Azpieitian jokatu zen Lagun Onaken aurka. Etxeko taldea nagusitu zen 3-2 eta armaginen golak Etxabek eta Badiolak eskuratu zituzten. Itzulikoan, aldiz, Etxabe beraren golari esker 1-0 gailendu baziren ere, etxetik kanpo egindako golaren balio bikoitza kontutan hartzen ez zela eta, luzapena eta penaltiak jokatu ziren. Eibarrek 4-2 irabazi zuen.
Hurrengo aurkari Bigarren mailan zen Racingen aurka izan zen. Eibarrek bana berdindu zuen Ipuruan, Badiolak penaltiz egindako golari esker. Etxeko lehian zaleak haserre azaldu ziren Fariñasek talde kantabriarrari adierazitako penaltiarekin. Itzulikoan Santandarreko taldeak irabazi zuen 1-0.
1981-1982
Lehen kanporaketan, Eibarrek 1-0 irabazi zion Anaitasunari Etxaberen golaren bitartez. Txerloian jokatutako itzuliko norgehiagokan armaginek garaipen berri bat eskuratu zuten 0-3, Pizo Gomez (2) eta Etxabe (1).
Hurrengo kanporaketan Lehen Mailako taldean izan zuten aurrez aurrea, Osasuna. Ipuruan Eibar aurretik jarri bazen ere, nafarrek markagailua irauli zuten 1-2. Sadarren ere Osasunak irabazi zuen markagailu berarekin. Pizo Gomezek egin zuen armaginen gola.
1982-1983
Oraingo honetan Barakaldo izan zen lehen aurkaria. Eibarrek 2-0 irabazi zuen Larrañagaren golei esker. Lasesarren, berriz, bana berdindu zuten Iriarte azpeitiarrak egin zuen gola. Urte horietan, lehiaketa prekarioa zenaren adibide da Barakaldo partidaren hurrengo egunean hedabideetan adierazitakoa. 1300 ikusle egon baziren ere, Barakaldok 300 pezetako irabaziak izan zituzten soilik.
Bigarren kanporaketan Deustoren aurka jokatu zuen Eibarrek. Joanekoan Larrañagaren golari esker bana berdindu eta gero, itzulikoan golik gabe berdindu zuten. Luzapenean, Etxeandiak bere atean eskuratu zuen gola eta hori dela eta, armaginek aurrera egin zuten txapelketan.
Hirugarren kanporaketa Bigarren Mailako taldea baten aurka jokatu zuten Elcheren aurka hain zuzen. Etxeko neurketan gorri-urdinek partida ezinhobea jokatu zuten eta 2-0 gailendu ziren Alberto Ferreiroren golei esker. Horrez Gian, “Kutxi” Altunak hirugarrena egiteko abagunea izan zuen penaltiz.
Itzulikoan Alicantekoek kanporaketa berdindu zuten 28 eta 50 minututan eskuratutako golei esker. Luzapeneko gehigarrian, etxekoek lau gol egin zituzten eta amaieran 6-0 bukatu zen lehia. Eibarko zaleak joanekoan Altunak huts egindako penaltiaz oroitu ziren.
1983-1984
Hirugarren Mailako bi talde nagusi nor baino nor. Durangoko Kultural eta Eibar elkarren aurka jokatu zuten lehen kanporaketan. Tabiran golik gabe amaitu zen lehia eta Ipuruan, aldiz, Eibarrek 3-1 irabazi zuen. Urreta eta Jokn (2) izan ziren golegileak.
Beste behin, Santandarreko Racing izan zen aurkari bigarren kanporaketan. El Sardinero banakoa lortu zuten armaginek Josemi Egañak egindakogoalri esker. Garmendia atezainak penaltia gelditu zuen. Itzulikoan, Eibarrek 2-1 irabazi zuen. Josu Ugarte eta Rico izan ziren golegileak. Eibarrek lehen aldiz Bigarren Mailako talde bat kanporatzea lortu zuen. Jose Mari Arrizabalaga zen entrenatzailea.
Horren ondoren, Lehen Mailako taldearen aurka jokatu zuten eibartarrek. Malaga izan zuten arerio historian lehen aldiz. Joanekoan 2-0 irabazi zuen talde andaluziarrak. Eibarrek herriko lau jokalari zituen hamaikakoan: Elguezua, Campos, Rico eta Egaña. Itzulikoan, Malagak irabazi zuen 1-3. Etxabek egin zuen armaginen gola.
1984-1985
Arenas izan zen lehen aurkaria denboraldi horretan. Joanekoan Eibarrek 1-3 irabazi zuen (Astiazaran, Altuna eta Urreta). Itzulikoan era aise gailendu zen 3-0 Ipuruan. Golegileak Bernar, Astiazaran eta Lalo izan ziren.
Bigarren kanporaketan, Eibarri Athletic egokitu zitzaion, 1979ko kanporaketan aurkari izan zuen aurretik. Ipuruan etxekoek beren maila erakusten jarraitzen zuten. Athletic aurreratu bazen ere, minutu bat geroago, Chuchi Hidalgok Andoni Zubizarreta gainditzea lortu zuen. Norgehiagoka Sanchez Arminiok pitatu zuen eta banakoarekin amaitu zen.
Eibarren hamaikakoa hauxe izan zen: Garmendia, Altuna, Olaizola, Guruzeta, Roberto, Pagate, Fuentes (Urreta), Egaña, Luluaga, Astiazaran, Hidalgo.
Itzulikoan 6000 ikusle gerturatu ziren San Mamesera. Eibarrek etxeko bi jokalarirekin hasi zuen lehia; Mikel Yarza eta Josemi Egaña. Aurrekaldean, berriz, Miguel Fuentes “Iturri” eta Jose Luis Astiazaran aritu ziren. Lehena, jokalari armagina izan zen 1983tik 1987ra (ostera Realean 14 denboraldiz jokatu zuen atzelari moduan). Horrez gain, Realeko lehendakaria izan zen 2005 eta 2007 urteen artean. Bigarrenak aldiz, denboraldi hartan jokatu zuen Eibarrekin eta gerora, Realeko lehendakaria izan zen 2001 eta 2005 urteren artean.
San Mamesen jokatutako partidan, Eibarrek 5-1 galdu zuen lehen zatiko azken minututan bi gol jaso eta gero. Armaginen gola Altunak egin zuen. Athletic, berriz, Kopako finalera iritsi zen urte harta. Atleticoren aurka galdu zuen 2-1.
Datu hauek SD Eibar Fundazioko Patronatuko kidea den Jesus Gutierrez historialariarengandik eskuratu dira.
.