Skip to main content
EU
Kluba

Eibar Indiana Lagunartea ofizialdu da

Erakunde armaginak Amerikako Estatu Batuetan duen bigarren Lagunarte Ofiziala da

Mundu osoko jarraitzaile taldeak ofizial egiteko kanpainak martxan jarraitzen du eta armaginek Eibarrekiko adeitasun keinuak jasotzen jarraitzen dute toki guztietatik. Oraingo honetan, Amerikako Estatu Batuetako (AEB) 24 zaletu izan dira armaginak animatzeko bildu direnak. AEB-tako bigarren Lagunarte Ofiziala da hau eta Eibar Indiana Lagunartea 35 taldea da klubak elkarteen ofizialtasunerako ateak ireki zituenetik.

Josh Neuhar eta Ben Laborde dira talde berri honen lehendakarikideak eta Facebook orrialdea daukate.

Izapide guztiak gainditu ostean, gaur egin da ofizial Eibar Indiana Lagunartea, klubaren 35. lagunarte ofiziala. Klubak gogorarazten du lagunarteek ofizialtasun kanpainak irekita jarraitzen duela. Informazio gehiagorako www.sdeibar.com/aficion/penyas/como-crear-una-pena webgunera jo edo comunicacion@sdeibar.com posta elektronikora bidali.