Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar eta Sevilla adostasun batera iritsi eta Joan Jordan talde andaluziarran arituko da hurrengo denboraldian

Erdilari kataluniarrak 75 neurketa jokatu ditu bi denboralditan armagin bezala

Eibar eta Sevilla adostasun batera iritsi dira, eta Joan Jordan talde andaluziarran arituko da. Regencoseko 24 urteko erdilaria orain denboraldi bi iritsi zen Eibarrera, RCD Espanyoletik. 

Bere lehen denboraldian 37 partida jokatu zituen Mendilibarren aginduetara, sei gol sartuz eta lau asistentzia emanez. Azken denboraldi honetan, aldiz, 38 norgehiagoka jokatu ditu, lau gol eginez eta beste hainbeste asistentzia banatuz.

Jordanek 75 neurketa jokatu ditu guztira Eibarren, 10 gol sartuz eta 8 asistentzia banatuz, guztira 5.576 minutu jokatuta. 

Eibarrek Joan Jordanen profesionaltasuna eta lan bikaina eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.