Lehen Taldea
Eibar esku-hutsik itzuli da Romaredatik
Gaizka Garitanoren mutilek 1-0 galdu dute Real Zaragozaren aurka
SD Eibarreko gizonezkoen lehen taldea esku-hutsik itzuli da Romaredatik, Real Zaragozaren aurka 1-0 galduta.
Lehen zatia oso lehiatua izan da. Ez da gol aukera handirik egon, eta zelai erdian lehia gogorra izan da partidaren nagusitasuna eskuratzeko. 15. minutuan Tejerok langara egindako jaurtiketa izan da gol aukerarik argiena. Real Zaragozak ere izan du markagailuan aurrea hartzeko aukeraren bat, baina azkenean golik gabe iritsi da atsedenaldira.
Bigarren zatian Real Zaragoza izan da nagusi, baina 60. minutura arte ez du aurrea hartu. Aragoiko taldeak kornerra atera du, eta bigarren zutoinean eta boleaz, Francesek gol bihurtu du. Eibar ahalegindu da markagailuari buelta ematen, eta berdinketaren bila abiatu da, tartean aulkitik hiru aurrelari ateaz, baina ezinezkoa izan da eta Romaredatik esku-hutsik itzuli da talde armagina.