Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Eibar-Alcorconerako sarrerak salgai!

Bueltan da txikien argazkia hasierako hamaikakoarekin

SD Eibarrek Alcorcon jsaoko du Ipuruan larunbatean, 18:15etik aurrera. Armaginek bolada onari eustea izango dute helburu.

Sarrerak salgai daude jada klubaren webgunean baita Orsaixanen, Ipuruako abonatuen arretarako gunean, gaurtik hasita larunbatera bitarte, baita partida egunean, neurketa hasi baino bi ordu lehenago Ipuruako 2. atean.

Abonatuek sarrera bat atera ahal izango dute lagun batentzat, 10 €-ko prezioan, EFC-ren bitartez. Publiko orokorrarentzat, berriz, prezioak hauek izango dira:

Gol Ekialdea/Mendebaldea eta Mendebaldeko kurba 18€
T. Nagusia y Ipar Tribuna B Gunea 18€
T. Nagusia y Ipar Tribuna A Gunea 20€
T. Nagusia y Ipar Tribuna A Gunea Erdialdea 25€
Haurrak (13 urte baino gutxiago) 10€

Bueltan da txikien argazkia hasierako hamaikakoarekin 

Jarraitzailerik txikienek argazki bat atera ahal izango dute euren idolo armaginekin. 3 eta 12 urte bitarteko abonatuek edo abonatuen seme-alabek hasierako hamaikakoarekin atera ahal izango dute argazkia, AD Alcorconen aurkako norgehiagokatik aurrera.

Haurra nskribatzeko, honako inprimakia bete beharko da. Pandemiaren ondorioz, gehienezko parte-hartzaile kopurua 25etik 11ra jaitsi da. Informazio gehiago hurrengo estekan: https://www.sdeibar.com/eu/zaleak/atera-argazkia-idolo-armaginekin