Skip to main content
Kluba

Deportivok Riazorreko partidurako ehun sarrera bidali ditu Eibarreko zaleentzako

Sarrerak gaurtik ta asteartetik aurrera egongo dira salgai Ipuruan, 35 eurotan

There are no reactions yet. Be the first!

Deportivok ehun sarrera bidali dizkio SD Eibarri jarraitzaile armaginak Riazorrera Ligako lehenengo jardunaldiko partida ikustera joan daitezen. Neurketa abuztuaren 19an, ostirala, jokatuko da 22:00etan.

Goiko albo harmailarako sarrerak izango dira eta 35 euroko prezioa izango dute. Sarrera pertsonalak izango dira, beraz, erosterako orduan pertsona bakoitzaren izen osoa eta NAN zenbakia eman beharko dira.

Sarrerak datorren astean erosi ahalko dira gaurtik ta asteartenetik ostegunera Ipuruako bulegoetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.