Skip to main content
Harrobia

Denboraldia hasi du Gazteak B taldeak

Ohorezko Gazteen Ligan parte hartuko du

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarren Gazteak B taldeak atzo ekin zion denboraldi-aurreari hainbat jokalari eta gorputz teknikoko kide berrirekin. Taldearen helburu nagusia jokalariak prestatzea da, urte bat edo bi barru Gazteen Ohorezko Maila Nazionaleko taldera igo daitezen, baina baita mailaz igotzen saiatzea ere.

Gorputz teknikoan Iñigo Pérez eta Iñigo Retegi estreinatzen dira. Pérez taldearen beheko mailetan jokatu du eta Retegik 2006an lehen taldearekin debuta egitea ere lortu zuen. Taldea orokorrean gazteen lehenengo urteko jokalariz osatuta egongo da:

Atezainak: Asier Salgado 00 (Kadeteen Euskal Liga) eta Jon Beristain 00 (Elgoibar).

Atzelariak: Iñigo Gaztelu 00 (Kadeteen Euskal Liga), Jorge Lahidalga 00 (Kadeteen Euskal Liga), Danel Agirre 99 (Gazteak B), Julen Berrueta 00 (Cultural), Mikel Morcillo 00 (Elgoibar) eta Guillermo Unuzeta 01 (Kadeteen Euskal Liga).

Erdilariak: Adrián Tejada 00 (Kadeteen Euskal Liga), Telmo Lizundia 00 (Kadeteen Euskal Liga), Lur Bereziartua 99 (Gazteak B), Andrés Rubio 00 (Kadeteen Euskal Liga), Pablo Santiago 00 (Kadeteen Euskal Liga), Thiago Santana 00 (Kadeteen Euskal Liga) eta Mikel Izagirre 00 (Abadiño).

Aurrelariak: Joanes Calvo 99 (Anaitasuna), Julen Guilló 00 (Kadeteen Euskal Liga) eta Alberto Medina 00 (Beasain).

Jokalari hauez gain, gutxi batzuek entrenamenduak eta partidak aldizkatuko dituzte Gazteen Ohorezko Maila Nazionaleko taldea eta Gazteak B taldeekin.

Hurrengo lagunarteko neurketak programatu dira:

  • Abuztuak 17. CA Osasuna JN  – SD Eibar
  • Abuztuak 20. SD Eibar – SD Leioa JLV
  • Abuztuak 24. Sestao River JH – SD Eibar
  • Abuztuak 27. CD Elgoibar JH – SD Eibar
  • Abuztuak 31. SD Eibar – SD Logroñes JN
  • Irailak 2. Aurrera Ondarroa JH – SD Eibar
  • Irailak 7. Lekeitio JH – SD Eibar
  • Irailak 10. Iurretako JH – SD Eibar