Skip to main content
EU
Kluba

Denboraldi berrirako aldaketa ugari egin ditu Eibarko filialak

CD Vitoriak aurpegi berriak izango dira, eta beste batzuk taldea utzi dute

CD Vitoria filial armagina Hirugarren Mailan arituko da denboraldi honetan, eta hori dela-eta aldaketa ugari egin dira taldean.

Hurrengo jokalariak Vitorian izango dira 19/20 denboraldian:

  • Amador Zarco. 1998 urtean jaiotako atezaina. Guijuelotik libre dator, eta 2022ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du.
  • Paul Álvarez. 2000 urtean jaiotako eskuin hegaleko atzelaria. Jubenilen Ohorezko Mailako Antiguokotik dator, eta 2022ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du.
  • Rubén del Valle . 1999 urtean jaiotako ezker hegaleko atzelaria. Albacete Btik dator, eta 2022ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du.
  • Eñaut Mendia. 1999 urtean jaiotako aurrelaria. Beasainetik libre dator, eta 2022ko ekainaren 30ra arteko kontratua sinatu du.
  • Jorge Yriarte. 2000 urtean jaiotako erdilaria. Venezuelako Deportivo Lara taldetik utzita dator, eta Venezuelako 20 urtez azpiko selekzioan jokatzen du.

Era berean, Eibar Urko taldetik ondorengo jokalariek eman dute jauzia filialera:

- Sergio Cubero. 1999 urtean jaiotako eskuin hegaleko atzelaria.

- Unai Dufur. 1999 urtean jaiotako atzelaria. 

- Beñat Leiza. 1997 urtean jaiotako ezker hegaleko atzelaria. 

- Alain Arrietunandia. 1999 urtean jaiotako eskuin hegaleko erdilaria. 

- Ekhi Bravo. 1997an jaiotako erdilaria. 

- Unai Arietaleanizbeaskoa. 1999 urtean jaiotako aurrelaria. 

 

Markel Areitiok ez du klubean jarraituko

Markel Areitio atezainak ez du klubean jarraituko, kontratua amaitu eta gero. Orain hiru denboraldi iritsi zen Eibarrera, eta lehen taldearekin zenbait partidurako deialdian ere izan da, Lehen Mailan. 

Azken denboralditik, Areitioz gain, Traorék, Branimir Cipeticek, Roger Escoruelak, Koldo Obietak eta Luis Larak ez dute taldean jarraituko.  

Era berean, bigarren entrenatzailea izandako Christian Alberdik, atezainen prestatzailea Rufino Lekuek, Aitz Landaida fisioterapeutak, Ignacio Peñín, utilleroak, Txema Peñalba medikoak eta Iban Markez analistak ez dute jarraituko.

Eibarrek guztien jarrera bikaina eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa die etorkizunean. 

 

Prestatzaileen lan-taldea osatu da

Beste alde batetik, prestatzaileen taldean ere aldaketak izan dira. Mikel Etxaburu “Pixki” izango da Fagoagaren bigarrena, Ion Zabala atezainen prestatzailea, Javi González fisioterapeuta, Borja Zabala readaptadorea eta Aitor Imaz analista.

Horrela geratzen da prestatzaileen lan-taldea:

- Iban Fagoaga (lehen entrenatzailea)

- Mikel Etxaburu “Pixki” (bigarren entrenatzailea)

- Igor Arteaga (prestatzaile fisikoa)

- Ion Zabala (atezainen prestatzailea)

- Izarne Lozano (fisioterapeuta)

- Javi González (fisioterapeuta)

- Borja Zabala (readaptadorea)

- Aitor Imaz (analista)

- Edorta Silva (delegatua)