Lehen Taldea
De Blasis, jokalari armagin berria 2020ra arte
Hegaleko argentinarra Mainz 05 talde alemaniarretik dator
SD Eibarrek Pablo de Blasis 30 urteko hegaleko argentinarra hurrengo bi denboraldietarako fitxatu du, 2020 urteko ekainaren 30 arte.
De Blasis 1. FSV Mainz 05 talde alemaniarretik dator, eta Bundesligan esperientzia handiko jokalaria da. Izan ere, 115 norgehiagoka jokatu ditu, 17 gol egin eta 15 asistentzia emanez, bertan izandako bost denboraldietan. Aurretik Grezian hiru denboraldi eman zituen, Asteras Tripolisen.
De Blasis abiadura handiko hegalekoa da, baloiarekin abila eta erasoan zein defentsan lan handia egiten duena.