Datu historikoak dituen taldea
Emakumezkoen lehen taldeak 11 ate utzi ditu hutsean Liga Fko 23 jardunalditan, eta hiru garaipen jarraian lortu berri ditu
Edonork daki jada Yerai Martinen taldea denboraldi bikaina egiten ari dela. Orain arte lortutako emaitzek SD Eibar talde indartsua dela erakusten dute, oraindik zazpi jardunaldi jokatu gabe daudenean. Etxetik kanpo jokatutako azken 7 partidetatik, taldeak 21 puntutik 17 lortu ditu, eta bi gol baino ez ditu jaso.
Eibarrek hirugarren garaipena jarraian lortu berri du, eta gainera, hirurak atea hutsean utzita. Guztiak teorian aurkari zuzenak direnen aurka izan dira (Dépor, Levante Badalona eta Betis, ordena horretan, lehenengoa eta hirugarrena bisitari gisa). Azkeneko sei garaipenak gol bakarra sartuta lortu ditu Eibarrek, baina guztietan porteria hutsean utzita, eta deigarria den zenbakia utzi du momentuz: Liga Fn porteria hutsean partida gehien amaitu duen taldea da, Atletico de Madriden atzetik, FC Barcelona edo Real Madrid CF taldeen aurretik. Ia 300 minutu daramatza Yerai Martinen taldeak gol bat jaso gabe.
Martxoa hilabete exigentea izaten ari da Eibarrentzat, FC Barcelonaren aurkako partidak (1-8 galdu) momentu batez zenbaki hauek guztiak lausotu ditu, baina orain bete berri dituen zenbaki borobil hauek emaitza hori atzean utzi dute jada eta taldea 8. postu eroso batean egotea eraman dute.
Bigarren itzulia kontutan izanda, SD Eibar sailkapenean laugarren postuan egongo litzateke. Eta azken bost jardunaldiak kontutan izanda, bakarrik FC Barcelona edo Real Madrid CF egongi lirateke haren aurretik. Yerai Martinen taldeak sorpresak ematen besterik ez dihardu, hain garrantzitsu eta historikoak diren Real Madriden aurkako garaipena (0-1 Di Stéfanon) edo Athletic Cluben aurka Lezaman lortutako garaipena, duela ia 4 urtetatik lortu gabe zebilena.
7 jardunaldi bakarrik falta direnean, SD Eibarrek 30 puntu ditu jada. Honek asko suposatzen du Eibarrentzat, iazko denboraldia 31 punturekin itxi eta gero. Hurrengo zazpi jardunaldiak falta zaizkio Eibarri denboraldia amaitzeko:
- Vs. Levante UD, Ciudad Deportiva Buñol | 2025-03-25, 12:00
- Vs. Real Madrid CF, Ipurua | 2025-04-12, 18:30
- Vs. Real Sociedad, Zubieta | -
- Vs. RCD Espanyol, Ipurua | -
- Vs. Valencia CF, Estadio Antonio Puchades | -
- Vs. Atlético de Madrid, Ipurua | -
- Vs. Sevilla FC, Estadio Jesús Navas | -