Skip to main content

Gizonezkoen lehen taldeko talde teknikoa

There are no reactions yet. Be the first!

SD Eibarreko kirol zuzendaritzak datorren denboraldiko gizonezkoen lehen taldeko talde teknikoa prestatu du. 

Joseba Etxeberria asteartean aurkeztu zen armaginen entrenatzaile gisa, eta berarekin izango ditu Jorge Perez, bigarren entrenatzailea izango dena, Luis Prieto, prestatzaile fisikoa, Andoni Azkargorta, analista, Jon Zabala, atezainen prestatzailea, eta Mikel Calvo, erreadaptorea.

Jorge Pérez (Bilbo, 1975) izango da taldeko bigarren entrenatzailea. Bizkaiko futbolari ohiak Etxeberriarekin egon zen talde teknikoan CD Mirandesen, Bilbao Athletic-en eta CD Tenerifen. Gainera, Lorca taldea ere zuzendu du.

Luis Prieto (Dima, 1979) prestatzaile fisikoa izango da, joan den kanpainan CD Mirandesen egin zuen bezala. Armaginen jokalari ohia prestatzaile fisikoa izan zen Athleticen harrobian, behin futbola utzi zuenean, eta Leioan bigarren entrenatzaile gisa ere aritu zen.

Andoni Azkargortak, Jon Zabalak eta Mikel Calvok gizonezkoen lehen taldearen egituran jarraituko dute, iazko kanpainaren funtzio berberekin.