Skip to main content
EU
Kluba

Cuberok 2023ra arte luzatu du kontratua Eibarrekin

20 urteko atzelaria lehen taldearekin izan zen aurredenboraldian, Austrian

Sergio Cubero atzelariak SD Eibarrekin zuen kontratua 2023ko ekainaren 30ra arte luzatu du. Mungiako 20 urteko jokalaria orain denboraldi bi iritsi zen klub armaginera, eta lehen denboraldia Eibar Urkon eman eta gero, aurten filialean ari dira, CD Vitorian. 

Cubero Jose Luis Mendilibarren aginduetara izan zen lehen taldean Austrian egindako aurredenboraldian, eta hainbat lagunarteko jokatu ditu.