Skip to main content
Lehen Taldea

KRONIKA: Bere atean sartutako bi gol partidako protagonistak

Eibarrek berdindu egin du bigarren zatian lehenengoaren Huescako gola

There are no reactions yet. Be the first!

Bere atean sartutako bi gol izan dira Eibar-Huesca partidako protagonistak (1-1).
Lehen zatia Eibarren nagusitasuna izan den arren, etengabeko etorrerekin eta baloiaren jabetza ehuneko 70 ingurukoa izanik, Huesca abantailarekin joan da atsedenaldira (0-1).
Benetako zoritxarreko jokaldi batean, 38. minutuan, Huescak partida osoan ateratako korner bakarrean, baloiak Eibarreko bi jokalarirengan jo du, zutoinean jo eta atean sartu aurretik.
Bigarren zatian ez da partidaren dinamika aldatu eta Joseba Etxeberriaren mutilek nagusitasun hutsala izaten jarraitzen zuten. 70. minutuan, Aketxeren zutoinera egokitutako ezkerkada batek kornerrera desbideratu du Fernandez atezainak.
Minutu bat geroago berdinketa iritsi da zoritxarreko beste jokaldi batean, Huescaren oraingo honetan. Kanpotarren defendatzaile batek buruz urrundu nahi izan du Matheusen pasea eta baloia bere atean sartu du.
Eibar azken unera arte saiatu da markagailua iraultzen, baina puntu batekin konformatu behar izan du, sailkapeneko seigarren postura igo ahal izateko.

 

FITXA TEKNIKOA