Skip to main content
EU

Cristoforok ez du Eibarren jarraituko

Uruguaiko erdilaria neguko merkatuan iritsi zen, eta 19 neurketa jokatu ditu armagin bezala

Sebastian Cristoforok ez du SD Eibarren jarraituko. Uruguaiko erdilaria neguko merkatuan iritsi zen Eibarrera Fiorentinatik utzita, eta denboraldia bukatzean talde armaginak jokalaria fitxatzeko aukeran zuen arren, ez du aukera hori baliatuko.

Cristoforok 19 neurketa jokatu ditu elastiko armaginarekin. 963 minutu egin ditu berdegunean, eta Ligako 18 norgehiagokatan eta Kopako bakarrean parte hartu du.

SD Eibarrek jokalariak zazpi hilabete hauetan erakutsitako konpromisoa eta profesionaltasuna eskertu nahi ditu, eta zorterik onena opa dio etorkizunean. Eskerrik asko, Sebastian!