Cristoforo jokalari armagin berria da, Fiorentinak utzita
Sebastián Cristoforo SD Eibarko jokalari berria da, klub armagina, Fiorentina eta futbolaria bera adostasun batera iritsi eta gero. 26 urteko erdilari uruguaiarra utzita iritsi da, eta Eibarrek jokalaria erosteko aukera izango du denboraldia bukatutakoan.
Uruguaiko selekzioarekin internazioanala, Cristoforok badaki La Ligan jokatzea zer den. Izan ere, Sevillan eta Getafen aritutakoa da, eta talde madrildarretik fitxatu zuen hain zuzen ere klub italiarrak. Cristoforok 48 neurketa jokatu ditu La Ligan eta 15 Espainiako Kopan, eta Italian 27 egin ditu Serie An eta 2 Italiako Kopan.
Peñarolen harrobian hezitako jokalaria da, zelai erdian jokatzen duen eta jokoari erritmo eta intentsitate asko sartzen diona. Eibarrek hurrengo egunetan aurkeztuko du Ipuruan.