Skip to main content
EU
Kluba

SD Eibarren Peñen komunikatua

Elcheren jaitsiera administratiboaren ondorioz SD Eibar berriro ere Lehen Mailan egotearen harira, behean sinatu duten Klubaren peñek zera adierazi nahi dute:

1. Elche CFren zalego izugarriari gure elkartasuna adierazi nahi diogu, are gehiago, 14/15 denboraldian Martínez Valero zelaian jaso genuen tratu onaren ondoren. Ez dute merezi Klubaren Zuzendarien arduragabekeriak ekarri duen egoera.

2. Pozgarri zaigu arauak betetzen direla ikustea. Bazen garaia arauak betetzen ez dituzten klubak zigortzeko, txapelketa faltsutzen dutenak, ez daukaten dirua gastatuz. 

3. Gogora ekarri nahi dugu pasa den urtean Eibar beharrezkoa ez zen kapital hazkunde injustu bat egitera izan zela behartua, 2.B mailara jaitsi ez zedin. Gutako askok diru kopuru handiak eman behar izan genituen Kluba babestu eta jaitsiera administratiboa ekiditeko. Ziur gaude, epean ordaindu izan ez bagenu, ez genuela ez Lehen Mailan eta ezta Bigarren Mailan ere jokatuko.

4.  Aurrekari hau aurrerantzean adibide izatea nahi genuke, futbolari hainbeste kalte egiten dieten eskrupulorik gabeko zuzendarien jarrera arduragabeak errepika ez daitezen. Lehen Mailan jaitsiera administratibo baten aurrekaririk ez badago ere, pasa den urtean Murcia Bigarren B Mailara jaitsi zuten eta europako beste liga batzuetan ere badira adibideak (Juventus Italian, Glasgow Rangers Eskozian, etab.). Ingalaterran Southamptoni 2009an eta Portsmouthi 2012an hamar puntu kendu zizkieten irregulartasun administratiboak zirela eta, eta honek Bigarren Mailatik Hirugarren Mailara bidali zituen.

5. Azpimarratu nahi dugu ez dugula inoren aurka egin nahi, eta ezta inor kaltetu nahi ere. SD Eibarren interesak defendatzen ditugu, zorrik eta defizitik gabeko Kluba dena, arauak betetzen dituena.

 

Komunikatu hau sinatzen dute:

  • Peña Eskozia la Brava (Eibar)
  • Peña Mandiola (Eibar)
  • Peña Gatzato (Eibar)
  • Peña Bitter (Madril)
  • Peña Urko (Donostia)
  • Peña Eibar Cyprus (Zipre)
  • Peña Eibar USA (Ameriketako Estatu Batuak)

Komunikatu hau irekia da, SD Eibarren beste peña eta animazio talde batzuk bat egiteko aukera izan dezaten.