Cirboneroren aurka intentsitatearekin irtengo da CD Vitoria kanporaketan aurre egiteko
Arkaitz Lakanbrak talde osoa edukiko du eskuragai
Cirboneroren aurka intentsitatearekin irtengo da CD Vitoria kanporaketan aurre egiteko joaneko partiduan Ipuruan 3-0 irabazi ostean.
Arkaitz Lakanbraren mutilek igandean Cintruenigon (Nafarroa) jokatuko dute 18:30etan Bigarren B Mailara igotzeko play-offeko bigarren kanporaketako itzulerako partidua.
Lakanbrak badaki Cirbonerok erritmo bizia jarriko duela hasieran gola bizkor lortzeko, beraz, joaneko partidua ahaztu eta irabaztera irten daitezela eskatuko die bere jokalariei. “Gola sartzen badugu, aurrera egiteko aukera asko izango ditugu”, adierazi du.
Vitoriako entrenatzaileak azken asteotan min hartuta egon den Jon Irazabal berreskuratu du partidu honetarako, ondorioz, talde osoa izango du eskuragai igandean Cintruenigon jokatzeko.
Kanporaketa gaindituz gero, Eibarren bigarren taldeak hirugarren eta azken kanporaketa jokatuko du eta, irabazten badu, Bigarren B Mailara igotzea lortuko du.