Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Chema, neguko fitxaketa berria armaginen atzeko lerrorako

Jokalaria Getafetik utzita iritsiko da denboraldia amaitu arte, eta beste bi denboraldi egingo ditu Eibarren, mailaz igoz gero.

Sociedad Deportiva Eibarrek akordioa lortu du Getaferekin Chemak talde armaginean utzita jokatzeko. Atzelaria Garitanoren taldean arituko da utzita denboraldia amaitu arte. Igoera gertatuz gero, erdiko atzelariak armaginekin duen lotura beste bi denboraldiz luzatuko luke.
Albaceteko Caudete herrian jaioa, Jose Manuel Rodríguez Benito – Chema – 29 urteko atzelaria da, eta Ingalaterrako Championshipeko Nottingham Forestetik etorri zen Getafera, 19/20ko neguko merkatuan. Aurretik hiru denboraldi egin zituen Levanten.
Elxen harrobian hezia, Chemak esperientzia handia du futbol profesionalean: 60 partida jokatu ditu Lehen Mailan eta 96 Bigarren Mailan.
Jokalaria Atxabalpen arituko da gaur bere taldekide berriekin eta gaur arratsaldeko 17:00etan aurkeztuko dute komunikabideen aurrean Ipuruako prentsa aretoan.