Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Charles, SD Eibarko jokalari berria

Aurrelari brasildarrak 2018ko ekainera arte sinatu du eta libre iritsi da

SD Eibarrek Charles Dias de Oliveiraren fitxaketa itxi du. 33 urteko aurrelari brasildarra libre iritsi da talde armaginera, Malaga CFrekin zuen kontratua amaitu eta gero, eta 2018ko ekainera arte sinatu du.

Charles area barruan oso ondo moldatzen den jokalaria da, kokapen onekoa eta errematatzailea oso. Zelaian izaera berezia duen aurrelaria da, eta SD Eibarren proiektura ilusio handiz etorri da.

Jokalaria bihar aurkeztuko dute komunikabideen aurrean, Ipuruan, goizeko 11:30tan.