Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cesar Palacios, SD Eibarreko kirol zuzendari berria

Eibarreko kirol zuzendari berria datorren asteartean aurkeztuko dute hedabideen aurrean, Ipuruan.

Cesar Palacios nafarra izango da Eibar Kirol Elkarteko kirol zuzendari berria. Palaciosek 46 urte ditu eta hurrengo bi denboraldietarako kontratua sinatu du, hirugarren bat luzatzeko aukerarekin. Aurretik, Numantziako kirol arduradun nagusia izandakoa da 2010etik 2020ra. 19/20aren amaieran Numantzia utzi ostean, iruindarrak bere formakuntza osatzen jardun du azken urtean.

Palaciosek Osasunako elastikoa defendatu zuen jokalari bezala 17 denboraldi baino gehiagoz, horietatik 11 lehen taldean, eta zortzi kapitain bezala. 2004an Numantziak fitxatu zuen, eta sei denboraldi egin zituen jokalari bezala, bost taldeko kapitain gisa. 2010ean utzi zuen futbola Palaciosek, Soriako taldearen kirol zuzendari bezala lanean hasteko.

Eibarreko kirol zuzendari berria datorren asteartean aurkeztuko dute hedabideen aurrean, Ipuruan.