Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Cesar Palacios: "Merkatu lasaia izan da, ahalegin handiena udan egin genuen"

Kirol zuzendariak jokalari guztien "konpromisoa" nabarmendu du

Cesar Palaciosem esanetan, “neguko merkatua lasaia izan da, ahalegina udan egin genuen”.

Chema Rodriguez atzelariaren fitxaketarekin eta Roberto Olaberen irteerarekin itxi du urtarrileko merkatua gizonezkoen taldeak. Emakumezkoen lehen taldean, Carmen Alvarez eta Natalie Muth izan dira altak eta Sara Navarrorena baja bakarra.

Mugimenduak

“Orain dela aste batzuk, Chema gizonezkoen lehen taldean sartu zen, eta azken orduan Roberto Olaberen baja izan dugu. Azken horren kontratua bi aldeen adostasunez etetea erabaki genuen”.

“Lehen itzulian min hartutako dexente izan genituen atzeko lerroan, bereziki erdialdean. Chema erdiko atzelari handia da, Lehen Mailan aritua eta ezkerra. Bilatzen genituen balditzank betetzen ditu sasoi amaiera mailarik altuenean egiteko. Konpetentzia eta ezkertiarra baloir irteeran ekarpena egingo diguna, Horrez gain, helburua lortzeko ilusioa eta gogoa ekarriko digu”.

“Bi jokalari izan dira emakumezkoen taldean: Natalie eta Carmen. Azken partidan parte hartu zuten. Lehen Mailan mantentzeko borrokan ari gara, taldea baturik dago horretarako, eta oso egutegi zaila datorkigun arren, azkeneraino borrokatuko dugu dagokigun lekuan mantendu ahal izateko”.

CD Vitorian Alainen baja izan dugu. Bi aldeek adostutako erabakia izan da.

Merkatu lasaia

“Merkatu lasaia izan da, guztien benetako ahalegina udaran egin genuelako. Indarra taldean dago. Oso pozik gaude guztion lanarekin, 25 jokalarietatik, Franchu barne, min hartuta egon arren, bere indarrarekin eta eguneroko errekuperazio gogoarekin guztioi asko laguntzen digulako. Nahi bezain beste jokatzen ez dutenek ere konpromisoa eta ahalegina erakusten ari digute”.

“Erabat konbentzituta gaude osatu dugun taldearekin. Pozik eta ilusioarekin gaude hurrengo 17 partidetan izango dugun erronkari aurre egiteko”.

Taldearen garrantzia

“Nabarmentzen ari dena taldea da, guztion ahaleginari esker. Ilusioz ikusten ditut denak, eta horrek lasaitu egiten nau. Edu, Stoichkov, Javi edo Tejero nabarmentzen ari diren jokalariak bezain garrantzitsua da Franchu bera, egunero ikusten baituzu lanean, errekuperazioan, taldekideak animatzen”.

"Plantilla luzea da, baina buruan dugun helburuagatik eta borrokatzen ari garenagatik, kontuan izan behar dugu ezin dugula detaile bakar bat ere airean utzi, bidean gauzak gertatuko direlako”.

Egoera

“Taldeak lortu duenari eta oraingo egoerari meritua eman behar zaio. Horrek ez du esan nahi ezer lortu dugunik”.

“Taldearen kudeaketaren gakoa da bakoitzak bere rola hartzen jakitea eta horri eusten edo hobetzen saiatzea. Talde honetan denek ulertzen dute titular senti daitezkeen arren, baina 11k jokatzen dutela eta ez dela erraza guztientzat minutuak izatea. Liga hain da luzea, ziur guztiek izango dutela euren momentua eta aukera partidetan protagonista izateko”.

Ipurua

“Ikusten ari gara zein zaila den astebururo garaipena eskuratzea. Taldeak merituagatik dagoela erakutsi du eta ezinbestekoa da harmailekin, Ipuruarekin eta Eibar osoarekin bat egitea. Une zailak etorriko dira eta ez da itzulerarik izango. Garrantzitsua izango da taldearen eta zaleen arteko elkarlana”.