CD Elgoibarri omenaldia bere mendeurrenean
Ekitaldia atzo egin zen Ipuruan, partiduaren aurretik
SD Eibarrek CD Elgoibar omendu du, alboko herrian 1917an sortutako taldea, bere mendeurrenean. Ekitaldia gauzatzeko aukeratutako tokia ez da kasualitatez aukeratu, Ipuruako zelaian egin baita CD Leganesen aurkako partidua baino lehenago.
Antxon Iranzo presidenteak omenaldi-plaka jaso du Amaia Gorostiza presidentearen eskutik Ipuruako zelaian, 1985/86 denboralditik CD Elgoibarrek zapaltzen ez zuena, talde biek Hirugarren Mailan jokatu zutenetik.
CD Elgoibar bisitari berezia da Ipuruan, izan ere, talde elgoibartarra izan zen SD Eibarren aurka Ipuruan jokatu zuen lehena, 1947ko irailaren 14an.
Bizilagunen arteko partidu horretan, honakoa izan zen SD Eibarren hamaikakoa: Treku I, Deba, Arrondo, Kaiku, Mandiola, Vitoria, Galarraga, Gorrotxa, Iriondo, Avelino eta Castro. Armaginek 0-2 galdu zuten CD Elgoibarren aurka Etxeberria (Joseba Etxeberria jokalari ohiaren aitona) eta Ayestaren golekin. Aipatzekoa da Justo Santiago eta Jose Berrueta hegaleko-epaileen lana, izan ere, epaile nagusiak partidua utzi eta hegaletatik partiduaren kontrola mantendu zuten, Ipuruako lehen neurketa normaltasun osoz jokatuz.
Zorionak Haundi!