Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Carmen Álvarezek Eibarrekin kontratua luzatu du beste denboraldi baterako

Salamancako aurrelariak 2026ko ekainera arte berritu du Eibarrekin konpromisoa

There are no reactions yet. Be the first!

Carmen Álvarez aurrelariak Eibarrekin kontratua berritu du beste denboraldi baterako. Jokalari salamancarra neguko merkatuan iritsi zen Eibarrera, jada harentzat ezaguna zen taldera, 21-22 denboraldian bertan egon baitzen.

Carmen Álvarezek Betisen bi denboraldi t'erdi egon eta gero Eibarrera bueltatu zen alderdi ofentsiboa indartzeko, eta Eibarren bigarren itzuli on bat egin eta gero, 2026ko ekainera arte luzatzen du kontratua. Aurrelariak iritsi zenetik jokatu diren 9 partidetan parte hartu du, haietatik 5etan titular moduan, eta bi gol ere sartu ditu.

Aurrelariak Atlético de Madrid B taldean hasi zuen bere ibilbidea, 17 urterekin, 20-21 denboraldian. Bertan, denboraldi huran bertan lehen taldearekin parte hartzea lortu zuen. Bigarren denboraldian Eibarrera utzita iritsi zen, eta bost gol sartu zituen 10 partidatan. 

Eibarren utzita egon eta gero, Real Betis Féminas taldeak fitxatu zuen, bertan bi denboraldi eta erdi egon eta berriro ere Eibarrera bueltatzeko. 

Carmen Espainiako Selekzioko beheko mailetako jokalari izan da. 19 urtez azpikoarekin Txekiar Errepublikan 2022 jokatu zen Eurokoparen irabazle ere izan zen eta Costa Ricako mundialean irabazle urte berean.