Carmen Álvarez, berriro armagin denboraldi amaiera arte
Aurrelaria Eibarrera bueltatu da Betisen bi denboraldi t'erdi jokatu eta gero
Carmen Alvarez aurrelaria, Eibarren jokatu 21-22 denboraldian jokatu zuena, talde armaginera bueltatu da Betisen bi denboraldi eta erdi egon eta gero. Salamancako jokalaria Eibarrera itzuliko da armaginen erasoa indartzeko asmoz.
Carmen Alvarezek Atletico de Madrid B taldean hasi zuen bere ibilbidea, 17 urte besterik ez zituela, 20-21 denboraldian, eta denboraldi berean lehen taldera igo zen bere errendimendu ona zela eta. Koltxoneroen bigarren denboraldian utzita iritsi zen Eibarrera, eta bost gol sartu zituen talde armaginak lehen mailan jokatu zuen 10 partidetan.
Eibarren lagatako denboraldi horren ostean, Real Betis Féminas taldeak fitxatu zuen, eta bi denboraldi eta erdi eman ditu bertan, neguko merkatu honetan Sevillako klubarekin zuen kontratua eten duen arte, Eibarrera itzuli eta armaginen erasoa indartzeko.
Aurrelaria Espainiako selekzioko beheko mailetako jokalaria ere izan da; 2022an Txekiar Errepublikan jokatutako Emakumezkoen Sub-19 Europako Txapelketa eta urte berean Costa Rican jokatutako 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi zituen.
Ongi etorri berriro, Carmen!