
Carmen Alvarez emakumezkoen lehen talderako fitxaketa berria
Gaztela-Leongo aurrelaria Atletico Madrilek utzita heldu da denboraldi amaierara arte
Carmen Alvarez emakumezkoen lehen taldearen neguko lehen fitxaketa bihurtu da. 18 urteko aurrelaria denboraldi amaierara arte iritsiko da Atletico Madrilek utzita. Gaztela eta Leongo Ciudad Rodrigo herrian jaioa, emakumezkoen Salamanca UDS taldean hezi zen, eta Atletico Madrilek 2020an fitxatu zuen. Koltxoneroen bigarren taldean lehen denboraldia burutu ondoren, lehen taldearekin bi partida jokatzera ere iritsi zen, gol bat sartuz. Denboraldi honetan Atleticoren lehen taldean egon da, eta orain arte zazpi partida jokatu ditu.
Carmen Álvarez Espainiako selekzioarekin aritutakoa da beheragoko kategorietan.