Carla Morera: "Permanentzia gure esku dago eta Logroñoren aurka hiru puntuak lortu nahi ditugu”
“Taldea gogotsu dago eta baloi bakoitza borrokatuko dugu partida hau irabazi ahal izateko”, adierazi du jokalari armaginak
Carla Morerak prentsaurrekoa eskaini du igandean EDF Logroñoren aurka Ligako 32ª jardunaldia jokatu aurretik. Neurketa igandean jokatuko da 12:00tan Las Gaunas futbol zelain.
Jokalari armagina igandean jokatuko duten partidaren inguruan mintzatu da. “Kontziente gara permanentzia gure esku dagoela eta Logroñoren aurka hiru puntuak lortu nahi ditugu”, adierazi du. Horren harira, eta taldea nola dagoen galdetuta, “taldea gogotsu dago eta baloi bakoitza borrokatuko dugu partida hau irabazi ahal izateko”, aitortu du.
Zer nolako partida espero duen galdetuta, “orain arte egin duguna egin behar dugu”, erantzun du. “Intentsitate handiz jokatu beharko dugu, baloi guztiak lehiatu beharko ditugu eta defentsa lan handia egin beharko dugu”, adierazi du. Gainera, “atea hutsean mantentzen saiatu behar dugu eta ditugun aukerak aprobetxatu behar ditugu”.
EDF Logroñoren aurka hiru puntuak lortzeak zer suposatuko lukeen galdetuta, “lasaitasun handia emango liguke”, aitortu du. “Gure esku dago permanentzia lortzea eta partida hau irabazteak lasaitasun handia emango liguke eta hori izango da igandera begira izango dugun helburua”.
Jokalari armagina taldea Primera Iberdrola Ligan ematen den mailaren inguruan ere mintzatu da. “Denboraldi oso ona egin dugula esango nuke eta amaitzea soilik falta zaigu”, adierazi du. “Mailari eustea izan zen temporada hasi aurretik jarri genuen helburua eta gertu gaude helburutik”. Gainera, “denboraldi guztian zehar ez gara jeitsiera postuetan egon”. Zentzu horretan, “denboraldi oso ona egiten ari gara”, adierazi du Morerak.