Skip to main content
Lehen Emakumezkoen Taldea

Carla Andresek kontratua berritu du Eibarrekin 2027ko ekainera arte

Aranda de Dueroko atzelariak laugarren eta bosgarren denboraldia egingo ditu talde armaginean

There are no reactions yet. Be the first!

Carla Andres atzelariak bi denboraldi gehiagorako berritu du kontratua Eibarrekin, 2027ko ekainera arte, honela laugarren eta bosgarren denboralditarako luzatu du konpromisoa taldea armaginarekin.

Aranda de Dueroko jokalaria Eibarrera iritsi zen taldea 1ªRFEF mailan zegoela, eta lehenengo mailara igoeraren parte garrantzitsu izan zen. Eibarrekin Liga Fn debuta egin zuen, emakumezkoen futboleko maila gorenenean, eta bere taldekideekin maila mantentzea lortu zuen.

Carla Andresek 75 partida ofizial egin ditu talde armaginarekin, bere lan defentsiboa nabarmenduz, Yerai Martinen taldearen zutabe garrantzitsu dena, eta astero taldeak zelaiean erakusten duen moduan.

22 urteko atzelariak, Racing Feminas taldetik 22 urterekin besterik ez iritsi zen. Bere taldekideekin Liga Fra igoera lortu eta pasa den denboraldian mantentzea lortu zuen ere, aurten ere duten helburu berbera. Laura Camino eta Patri Ojedarekin batera, hirugarren jokalaria da SD Eibarrekin berritzen dueña.