Skip to main content
EU
Kluba

Borjak hausturarik gabeko edema muskularra du

SD Eibarren jokalaria den Borja Fernández-ek edema bat du ezker hankeko erdizurdazko muskuluan, hausturarik gabea, Klubaren zerbitzu medikuek adierazi dutenez.

Borjak zelaia utzi behar izan zuen atzo Espanyolen aurka jokatu zen partiduaren 30. minutuan, eskuin hankean mina somatu ostean.

Gaur esplorazio bat egin diote Donostiako Pakea klinikan, non edema bat duela zehaztu den, fibra haustura baten idea alde batera utziz.

Datorren astean zehar kontrola egingo zaio Eibarko jokalariari, eta dena ondo badoa, lan-saioetara bueltatzeko prest egon daiteke asteazkena eta osteguna bitartean.