Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Blanco Leschuk Eibarrera itzuli da eta 2024ra arte sinatu du talde armaginarekin

SD Eibarrek Gustavo Blanco Leschuk hurrengo bi denboraldietarako sinatu du, 2024ko ekainera arte. Horrela, aurrelari argentinarra talde armaginera itzuliko da, aurreko denboraldian utzita jokatu baitzuen.

Blanco Leschuk (Mendoza, Argentina, 1991) Antalyaspor talde turkiarrarekin zuen kontratua eten ostean iritsi da Eibarrera.

Aurrelari argentinarrak 39 partida jokatu zituen aurreko denboraldian Gaizka Garitanoren aginduetara, eta sei gol sartu eta bi asistentzia eman zituen.
Gaur bertan, goizeko 11: 00etan Atxabalpen egingo den saioan parte hartuko dute bere taldekideekin batera.