Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Blanco Leschuk, 21-22 denboraldiko hamargarren fitxaketa

Jokalari armagin berria Turkiako Antalyaspor taldeak utzita dator denboraldia amaitu arte

Gustavo Ezequiel Blanco Leschuk (Mendoza, 1991) da Eibarren hamargarren fitxaketa 21-22 denboraldirako. Jokalari armagin berria Turkiako Antalyaspor taldeak utzita dator denboraldia amaitu arte. Akordioak jokalaria erosteko aukera bat aurreikusten du.

Leschuk Smartbank Ligan esperientzia duen aurrelaria da, azken urteetan Malaga eta Oviedo taldeetan aritu ostean. 18-19 denboraldian, erasoko jokalariak Shakhtar Donetskek utzita jokatu zuen Malagan. Guztira 39 partida jokatu zituen eta 9 gol egin zituen.

2019an, Antalyaspor taldeak fitxatu zuen. Turkiako taldearekin lehen denboraldian aritu eta gero, iaz Oviedora atera zen utzita. Bertan, 33 partida jokatu zituen eta 7 gol eskuratu zituen.

Jokalari armagin berria La Nuciako kontzentrazioara batuko da datorren igandean. Aurkezpen ofiziala stage-a amaitzean egingo da.