Bigas: Lehenengo momentutik argi neukan Eibar jokatzeko leku egokia zela
Gaur aurkeztu dute Balearretako atzelaria. UD Las Palmasek utzita dator, erosteko aukerarekin
Bere aurkezpenean, Pedro Bigas SD Eibarko jokalari berriak hauxe adierazi du: "lehenengo momentutik argi neukan Eibar jokatzeko leku egokia zela".
Bigas, Fran Garagarza Kirol Zuzendariarekin batera agertu dena, UD Las Palmasek utzita heldu da denboraldi baterako, erosteko aukerarekin Eibarrek Lehen Mailari eusten badio.
Balearretako atzelariak esan duenez, "lan egiteko eta egunero hobetzeko gogo handia daukat, ilusio itzelarekin nator".
"Dena emango dut gure lehentasunezko helburua lortzeko, mailari eutsi, eta hortik aurrera, zergatik ez gauza handiagoekin amets egin. Maila eusteari buruz hitz egiten dut, hori delako lortu beharreko lehenengo gauza. Askoz gorago amaitzeko potentziala dago, urtez-urte erakutsi dute hori".
Era berean, jokalari berriak azpimarratu du kanpotik Eibar "klub osasuntsu bat" bezala ikusten dela, "bere kamisetarengatik dena ematen duen talde zoragarriarekin". "Horrekin identifikatu egiten naiz eta hemen egoteko gogo handia nuen. Asko eman dezaket eta hemen dagoen jendeak ere asko lagun nazake".
"Taldeak maila oso altua dauka eta ahalegin handia egin beharko dut entrenatzaileari jokatu ahal dudala erakusteko. Mendilibarrek konfiantza handia transmititzen dit, gustura lan egiten dut berarekin, harrera bikaina egin dit lehenengo unetik. Ez dizu minutu bat ere ez erlaxatzen uzten, entrenamendu oso biziekin, eta hori zelaian islatzen da igandeetan".
Bere helburu pertsonala da "ahalik eta partida gehien jokatzea, hori daukat buruan". "Iaz ez nuen nahi bezain beste jokatu. Jokatu ahal dudala sinesten dut".
Fran Garagarzak, bere partez, hurrengoa esan du: "nahi genuen jokalaria aurkitu dugu". "Profil oso zehatzeko jokalaria lortu dugu, Espainiako merkatuan aurkitzeko oso zaila dena".
"Berehalako errendimendua emango duen jokalaria daukagu. Balio-aniztasuna Pedroren ezaugarri garrantzitsu bat da. Gure jokatzeko estiloa bere profilarekin bat dator. 90. urteko erdiko atzelari ezkerra izatea, liga eta Eibarko taldekideak ondo ezagutzen dituena, oso garrantzitsua da.
Eragiketak Christian Rivera UD Las Palmasera transferitzea barne hartu duela kontutan izanik, Garagarzak hurrengoa aitortu du: "karguan nagoenetik fitxaketarik korapilatsuena izan da hau, tartean sei alde egon direlako (agenteak, klubak, jokalariak...)".