
Fundazioa
Beteranoek Barakaldoko Futbol 7ko XIX Beteranoen Txapelketa irabazi dute
Sporting Lutxana, Solokoetxe eta Barakaldo taldeen aurkakoak irabazi dituzte
SD Eibarreko beteranoen taldeak Barakaldoko Futbol 7ko XIX Beteranoen Txapelketa eskuratu du. Barakaldo CFk antolatzen du txapelketa, eta Lasesarren jokatu da.
Talde armagina 4-0 gailendu zaio Sporting Club Lutxanari, 5-2 CD Solokoetxeri eta 4-1 al Barakaldo CFri.
Beteranoek Xabi Irureta jokalari ohiaren bisita izan dute, egun Indiako Dynamo Delhi taldeko atezaina.