Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Berdinketa pozgarria Anoetan

Real Sociedad eta Eibarrek bina berdindu dute euripean

SD Eibarrek puntu garrantzitsua lortu du Anoetan azken segundoan berdindu ostean. Gipuzkoako derbiak, gol birekin talde bakoitzarentzat, neurketan bizia eskaini du euripean.

Real Sociedad eta SD Eibarren arteko derbia era kementsuan hasi da, hainbat akzio nabarmenekin lehen lau minutuetan: etxekoentzat aukera bat, kanpotarrentzat aukera bi eta Pedro Leoni txartel hori bat.

Errealak partiduaren agintea izatea nahi izan du, baina armaginen presioak eta bizitasunak ez die utzi lehen 14 minutuetan. Orduan, hala ere, Odriozolak erdiraketa ona jarri eta Juanmik lehen gola lortu du etxekoentzat.

Eibarrek etxekoen golari erantzun nahi izan dio eta, 25. minutuan, Pedro Leonen korner baten ostean, Escalantek buruz gola sartu du Gipuzkoako derbietan golarekin duen harremanarekin jarraituz.

Bi taldeek etsaiaren atea bilatu dute hurrengo minutuetan ikuskizun polita eskainiz eta La Ligan forma onenean dauden bi talde direla erakutsiz.

Bigarren zatian, ordea, partiduak beste aurpegi bat hartu du. Zatia hasi eta 50 segundora, epaileak bigarren txartel horia atera dio Lejeuni eta frantziarrak zelaia utzi behar izan du.

Defentsa armaginaren kanporatzeak neurketa nahastu du eta, hamar minutu geroago, Juanmik ere bigarren txartel horia ikusi du. Bi taldeak hamar jokalarirekin jarri direnetik partiduak ez du bizitasun bera izan.

Juanmiren kanporatzearen ostean Eibar gora joaten saiatu da, baina 66. minutuan epaileak penaltia adierazi du Yoelek Iñigo Martinezi falta egin ostean, eta Velak aurretik jarri ditu txuriurdinak.

Errealaren bigarren golak eragin negatiboa izan du Eibarrengan. Zelaia utzi behar duen Mendilibarren mutilek ez zuten Rulliren atea aurkitzen.

Epaileak partiduaren amaiera adierazi behar zuenean, Pedro Leonek area hertzean baloia jaso eta, tokia bilatu ostean, baloia sarera bidali du azken berdinketa lortuz.

Eibarrek berdinketa garrantzitsu eta pozgarria lortu du eta bolada onarekin jarraitzen du. Armaginak 6. postuan dagoen Villarrealekin berdintzea lortzen du horrela eta larunbatean lehen postuan dagoen Real Madrid hartuko du, larunbatean, 16:15etan.