Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bebek Eibar utzi eta Rayo Vallecanon jokatuko du

SD Eibarrek jokalariaren profesionaltasuna eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio

SD Eibarrek eta Rayo Vallecanok Tiago Manuel Dias “Bebé” talde madrildarrean jokatzeko akordioa itxi dute. 28 urteko erdilari portugaldarra 2016/2017 denboraldian iritsi zen Eibarrera Benfika taldetik, eta 39 neurketa jokatu ditu denboraldi bi hauetan, bost gol egin eta lau asistentzia emanez -iaz Rayo Vallecanon jokatu zuen utzita, neguko merkatutik aurrera-. Guztira, Bebek 1.796 minutu jokatu ditu Eibarren.

SD Eibarrek jokalariaren profesionaltasuna eskertu nahi du, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.