Skip to main content
Lehen Taldea

Bebé "Eibar beti izan da talde on bat, zalego lasaia du, gozatu nahi duena, eta toki ona da nik egiten dakidana erakusteko"

Tiago Manuel Días, Bebé, Benficatik eskualdatuta dator, hurrengo 4 denboraldietarako

There are no reactions yet. Be the first!

José María Arrizabalaga lehendakariordeak desiratutako jokalari horren aurkezpena iragarri du, eta bere eskualdatzearen xehetasunak azaldu ditu «Eibarrek ehuneko ehuneko federazio-eskubideak ditu eta ekonomikoen % 50. Zaila izan da, baina pozik gaude lortu dugulako. Hoberena opa nahi diogu, eta Eibar izan dadila jokalari hau, toki askotatik igaro dena, finkatzeko tokia». 

 Fran Garagartza kirol-zuzendariak lehendakariordearen hitzak baieztatu ditu «Nahi genuen jokalaria da. Asko kostatu zaigu lortzea. Inbertsioa dago tarteko, egiten duguna epe luzerako planteamendua baita. Ondarea ematen digun jokalari bat da, horrela, denboraldi bakoitzean hainbeste fitxaketa ez izateko. Argudio asko dago pentsatzeko arriskua txikitu egiten dela horrelako planteamendu batekin».

Portugalgo jokalariak poza agertu du komunikabideen aurrean talde armaginean egoteagatik «Erabaki hau hartu nuen, benetan nahi ninduela sentitu nuelako; talde egonkorra da eta egitura onekoa. Eibarri bere helburuak betetzen laguntzeko nago hemen, eta nireak betetzeko; ziur nago oso zoriontsu izango naizela».