Skip to main content
EU
Lehen Taldea

Bautista, Eibarren seigarren fitxaketa

2025ra arte sinatu du klub armaginarekin

Jon Bautista (Mahón, 1995) Eibarren seigarren fitxaketa da. Realeko harrobian hezia, Realean, Leganesen eta Belgikako KAS Eupenen aritu da.

Aurrelariak 67 partida jokatu ditu Lehen Mailan, 6 gol sartuz, eta 24 Bigarren Mailan. Europako txapelketetan esperientzia du, Europa Ligako 12 partida jokatu ditu eta 3 gol sartu ditu.

Bautista hiru denboraldirako sinatu du, 2025ko ekainera arte, eta SD Eibarrek eta Realak erdibana izango dituzte jokalariaren eskubideak.

Ongi etorri, Jon!