Atera argazkia hamaikakoarekin igandeko partidaren aurretik!
Etxeko txikiek hasierako hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia ateratzeko aukera izango dute FC Barcelonaren aurkako partidan
FC Barcelonaren aurkako partidari begira martxan jarritako jardueren artean, SD Eibarrek martxan jarri du hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko aukera. Jarraitzaileek hamaikakoarekin eta Pantxikarekin argazkia egiteko aukera izango dute.
Hasierako hamaikakoarekin argazkia ateratzeko, interesatuek esteka honen bidez egin beharko dute. Edo, bestela, Orsaixanera gerturatu, ohiko ordutegian.
Gainera, gogorarazten dugu 2x1ko sarreren pack berezia jarri duela eskuragarri SD Eibarrek, Ipuruan jokatuko diren Liga Fko hurrengo bi partidak ikusteko. Lehenengoa, igande honetakoa izango da (14:00), eta bigarrena martxoaren 16an jokatuko dena, 18:00etan, Levante Badalonaren aurka.